Laguntza Gelako Tailerrak

Laguntza Gelako Tailerrak

2017(e)ko martxoa 22, asteazkena

Atzoko san jacoboa

Kaixo denoi

Aste honetako errezeta "san jakoboak" izan dira.

Oso ondo pasa dugu errezeta prestatzen, nahiz eta eskuak pixkat zikindu ditugun...

Emaitza oso goxoa atera da eta lagun batzukin elkarbanatu dugu. Denok gustura!!!

 Ondo pasa eta datorren asterarte!



video

2017(e)ko martxoa 21, asteartea

Eguraldi txarrari aurpegi ona.

Gaur eguraldi txarra egiten duenez  barruan egin ditugu  baratzeko lanak . Udaran jaso genituen  landareen haziak  erein ditugu udaran berriro landatzeko.

2017(e)ko martxoa 15, asteazkena

Azken bi asteko menuak

Kaixo egunon

Pasa diren bi aste hauetan makarroiak eta kroketak egin genituen eta oso goxoa atera zitzaigun . Kroketak bereziak ziren  kalabazina zeukatelako . Uste banun ere  masa ez zela ona  egongo,  probatu  genituenean   goxoa edo oso goxoa zegoen.

Hementxe argazkitxo batzuk .